Ibilbideak

Ibilbideak

Ibilbilbideak edukia

  • Distancia 4.5 Km  |  Tiempo 2h 00’ |  Dificultad Zailtasuna erraza |   Tipo de ruta Zeharkakoa

    Ferra bidexka honek (zamarien erabilerarako) Lagran herriko historiaren zati baten irudia da. XX. Mendearen erdialdera arte askotan erabilitako bidea izan zen, oso garrantzitsua baitzen egur-ikatza salmenta puntuetaraino garraiatzeko eta bestelako produktu batzuk lortu ahal izateko (ardoa, olioa etab.). Bidaia hauek gehienbat “emakume ikazdunek” egiten ohi zituzten. Mandazainek Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako portuetatik Guardia, Oion eta Vianara arraina gatzetan ekartzeko erabiliak izan dira urteetan zehar. Herriko ekonomiarentzat zeukan garrantziarekin.

    Lagrango enparantzatik abiaturik, Guardiabide bidea hartuta abiatuko gara Toloño-Kantauri mendilerroko magalera heldu harte GR-38  bideko seinaleak lagunduta. Ikaztegien bidea deritzon ibilbide honetan zehar, hiru txondor aurkituko ditugu, nola egiten ziren ezagutu ahal izateko eta erainkuntza prozesua ikusi ahal izango dugu.

    Behin Lakubarro deituriko inguruan gaudelarik, mendian gora hasiko gara igotzen, bertan aurkituko garen bidegurutze bateraino. Bidegurutze honetan ezkerraldera eginez gero, Goikolarrein ingurura joango gara eta San Juan aterpetxera. Baina gure bidea jarraituz lehen aipaturiko bidegurutzean Gazteluko Gurutzerako ibilbidea hartuko dugu ikaztegien ibilbideaz gozatu ahal izateko.


    Ikaztegien lehenengo fasea

    Behin ezkerreko bidean ibiltzen goazela, Ikaztegiaren lehenengo fasea ikusi ahal izango dugu, non azaltzen den, nola, Ikaztegiaren eraikuntzan oso premiazkoak ziren hainbat erabaki hartu behar ziren. Kokapena aukeratu eta egokitu behar zen, 4ik 8 metroko diametroa zutelarik kontuan hartuta, borobilean eraikitzeko. Inguruetako egurra bildu eta behin egurra lekuan izanda, Astamakila kokatu eta gainontzeko egur zatiak inguruan jarri, borobilak eginez astamakilaren inguruan.

    Segnda fase de la Carbonera

     


     

    Ikaztegien bigarren fasea

    Bertatik Toroko portura igotzen jarraituz gero, txondorren bigarren fasearekin aurkituko gara. Txondorraren eratze fase honetan, ibilbidean zehar ikusi ahal izango ditugun material naturalekin egindako lana ikusiko dugu, lurra, goroldio, zepel egurra edota tamaina txikiko adarrekin eztaliz egiten zuten bigarren zati hau. Alboetan zulo txiki batzuk egitea beharrezkoa zen, barrualdean sortzen zen errekuntza prosezuko kea atera zedin. Errekuntza prozesua erabat kontrolpean zeukaten ikazkinek, egurrak ez zuelako surik hartu behar, baizik eta egosi egin behar zen kalitatezko ikatza atera ahal izateko.

    Tercera y última fase de la carbonera

     


     

    Ikaztegien hirugarren eta azken fasea

    Behin mendian gora jarraituz Goikozabalako iturrira helduko gara, hemen aurkitzen da ikaztegien hirugarren fasea. Azkenengo fase honetan, erdiko astamakila kendu eta egindako zuloan txingarrak gehitzen zitzaizkio, zuloan utzitako aurretiko ikatzaren gainean jauziaraziz. Ohikoa izaten zen enbor eta sokekin eskailera antzeko bat egitea ikaztegiaren goiko partera heldu ahal izateko.

    Behin ikaztegia gutxi gorabehera 15 egunen barruan piztuta eta zaindurik mantenduz, betagarria emanez eta sua har ez zezan kontrolatuz, estaltzen zuen lurra eta gainontzeko materialak kendu, eta sortutako ikatzarekin nahastu gabe, egur-ikatza sakuetan sartzen zen piztuturik ez zegoela ikusirik, Arabar errioxako herrietara garraiatzeko. Normalean “emakume ikazdunek” hitzartuta zuten ze etxeri edo familiar saltzen zioten, truke eta salmenta prosezu hauek binkulu oso estuak eratzen baizituzten, eta askotan mendilerroko bi aldeetan senide edo ezagunak bizi bait ziren.

     

  • Distancia 8.6 Km  |  Tiempo 3h 00’ |  Dificultad Zailtasuna ertaina |   Tipo de ruta Zirkularra

    Ibilbide polit honek pagadi zabal eta ederrak zeharkatzen ditu Mojón del Avellano izeneko mugarriaren parean (950 metroko altitudean) Trebiñorekiko mugara ailegatu arte. Bidean zehar, interpretazio-panelak daude. Ibilbide hau eta GR-38 ibilbidearen zati bat gainjartzen dira.

  • Distancia 4.2 Km  |  Tiempo 2h 15’ |  Dificultad Zailtasuna ertaina |   Tipo de ruta Zeharkakoa

    Ibilbide eder eta samurra da honako hau, osorik basoaren gerizpean iragaiten dena. Ibilbide hezigarri honetan zehar inguruari buruzko 20 interpretazio-panel txiki baino gehiago aurkituko ditugu.

  • Distancia 12.6 Km  |  Tiempo 3h 30’ |  Dificultad Zailtasuna ertaina |   Tipo de ruta Zirkularra

    Ibilbide luze eta polit hau Lagranen eta Pipaonen arteko bide zaharraren trazadurari jarraitzen zaio, edertasun handiko tarteak eta panoramika zabalak zeharkatzen dituelarik.

  • Distancia 12.6 Km  |  Tiempo 3h 30’ |  Dificultad Zailtasuna ertaina |   Tipo de ruta Zirkularra 

    Ibilbide askotarikoa dugu honako hau, Lagran inguruko Villaverde herrira daramana pagadiak, hariztiak eta panoramika zabaleko lursailak zeharkatuz. Ibilbideak bidaztia Antzinako gaztainetara hurbilduz, Toloño mendilerroaren eta Ega bailararen ikuspegi apartak, Ioar mendia zeruertzean dagoela.

IZ Lagrango Nordic Walking Gunea

Lagrango Nordic Walking Gunea

Boton nordic walking

Centro Nordic Walking de Lagrán

  • Distancia 6,5 km  |  Tiempo 1h 50’ |  Desnivel Desnibela: 150m  |   Dificultad Txikia

    Ibilbide zirkular erraza hau Lagrán herriko zentrotik abiatzen da “El Cerro” izenez ezaguna den mendirantz. Urizaharra norabidea hartuta, A-3130 errepidetik ibiltzen joango gara. Laster ezkerrean agertzen den bide bat hartuko dugu, laborantza-lursailen artean ibiltzeko. Gorantz jarraituko dugu ibilbidea pagadi batean barneratuz. El Cerro media inguratuko dugu eta balio ekologiko handia duen Salmuera ureztatze baltsa ondotik pasako gara. Ondoren, Lagran herrira itzuliko gara lursail-bideen artean.

  • Distancia 9.6 Km  |  Tiempo 2h 40’ |  Desnivel Desnibela: 320m |   Dificultad Ertaina

    Ibilbide zirkular honek, martxa nordikoko ibilbide berdeko bidea jarraituko du hasierako zatian, Salmuera baltsaraino. Hemendik, garai bateko teilagin batera doa bidea.” La Junta” izeneko inguruan, GR-1 Bide-historikoa hartuko dugu, eta baso atsegin baten gerizpean ibiltzen joango gara. Laster GR-1 bidea utziko dugu “El Depósito” izeneko ingurura jaisteko. Hemendik aurrera laborantza-lursail gehiago ikusiko ditugu eta laster Laguardiako bidea topatuko dugu, eta hau hartuta, Lagran herrira itzuliko gara.

    Altziturri / Laziturri

     

  • Distancia 15.6 km  |  Tiempo 3h 50’ |  Desnivel Desnivel: 278m |   Dificultad Zila

    Ibilbide zaila da hau, eta hasierako zatian martxa nordikoko ibilbide urdina jarraitzen du. “Estillar” ingurua zeharkatu ondoren, ibilbide urdina utziko dugu GR-1 bidea hartzeko. Ibilbidea jarraituko dugu baso atsegin baten gerizpean, eta igaroko gara San Bartolomé trokatik, San Juan iturritik eta Rasa de Goikozabalatik, guztiak Cantabria-Toloño mendilerroko ipar-hegalan. Laster GR-1 utziko dugu ezkerrean dagoen Putzua-Guarda izeneko bidea hartzeko. Ondoren ezkerrera biratuko dugu Villaverde herrira ailegatzeko. Ibilbidearen azkeneko zatia laborantza-lursailen eta lursail-bideen artean egingo dugu, Lagran herrigunera bueltatzeko.

  • Distancia 21.4 km  |  Tiempo 3h 50’ |  Desnivel Desnibela: 321 m |   Dificultad Oso zaila

    Oso ibilbide zaila da hau, luzera eta desnibela kontuan hartuta. Urizaharra norabiderantz doan A-3130 errepidea hartuko dugu. Laster, ezkerraldean agertzen den bidea hartuko dugu laborantza-lursailen artean ibiltzeko. Ibilbidea gorantz doa eta pagadi batean barneratuko gara, balio ekologiko handia duen Lagrango ureztatze baltsa inguratuz. “La Tejera” eta “Los Portillos” inguruak zeharkatuz, gure bidea GR-1 bide historikora lotzen da, Pipaón herriko inguruetara hurbilduz. Jarraituko dugu GR-1 bidetik A-3130 errepidea topatu arte, eta hauxe hartuko dugu eskuinerantz “Mojon de las Cruces” norabidean. Udalerri-mugatik ibiliko gara “Jaunden” mendirantz eta “Barrancogrande” ingururantz, ondoren basoko gerizpean jarraitzeko eta Laño bidea hartuko dugu tartetxo batean. Gero, eta Lagranera jaitsi beharrean, zuzen jarraituko dugu A-3132 errepidea aurkitu arte. Gurutzatuko dugu golf-zelaia inguratzeko.

    GR1 Kataluniako Creus lurmuturrean hasi, Euskal Herriko Los Arcos udalerria zeharkatu eta Galiziako Finisterre lurmuturran amaitzen den ibilbide luze bat da. Alegia, Mediterraneotik Ozeano Atlantikorako bidea burutzen du.

    Ziurrenik ibilbide historiko izendapena Erdi Aroan muga ziren udalerri asko igarotzen dituelako jaso du, Hispaniako Marka Katalunian,  Aragoiko ErresumaNafarroako ErresumaGaztelako ErresumaAsturiasko Erresuma eta Galiziako Erresuma guziten sorburu.

    Denera 1.074,5 kilometro luze ditu.

  • Arabako Lurralde Historikoko bi eskualde zeharkatzen ditu, ekialdetik mendebaldera: La Montaña eta Arabako Ibarrak. Santikurutze Kanpezun hasten da, Kodesko mendilerrotik Kodes. Ega eta Inglares ibaiek osatutako haranetatik sartzen den Nafarroako tartearekin elkartzen den gunean. Bide hori oso garrantzitsua izan zen Erdi Aroan, Nafarroa Erdialdea eta Ebro lotzen ditu, eta merkataritzarako eta erromesaldirako erabiltzen da, musulmanen menderatze garaian, harresi naturala oso babesgarria izan baitzen. Izan ere, dorre, gaztelu eta Toloñoko mendilerro ederrak osatzen zuten harresi natural gaindiezinez babesturik zegoen. Gesaltzatik abiatzen ziren gatz-bide garrantzitsuetarantz jarraitzen du. Handik, Gobiaranetik Bovedara iristen den ibilbidearekin bat egiten du, Burgos eta Kantabria iparraldera iristeko. Iraganean garrantzi handikoak ziren aztarna garrantzitsuak utzi dituzten herri eta hiribilduetatik igarotzen da, hala nola, Santa Cruz de Campezo, Antoñana, Bernedo, Lagran, Pipaon Peñacerrada, Ocio, Portilla, Berantevilla, Armiñon, Fontecha, Gesaltza Añana, Tuesta eta Valpuesta. Eta edertasun handiko inguruetatik, hala nola Codes mendilerroko erkamezti eta artadiak, Toloño mendilerroko pagadi paregabeak eta Errioxa eta Araba eta Kantauriko kostaldea lotzen zituzten antzinako bide ugari, Txulato, Lagunillo eta Valdegovía mendietako artadi eta pinudiak. Azken haran horren ondoan Valderejoko Parke Naturala dago.

    IBILBIDEAK: Santikurutze Kanpezu – Antoñana – Durruma Kanpezu – Bernedo – Lagran – Pipaon – Urizaharra – Berganzo – Berantevilla – Armiñón – Salcedo – Fontecha –Añana Gesaltza – Espejo – Villanueva de Valdegovía – Boveda.


    Deskargak

  • Oiongo mahasti-lurraldeetatik Bermeoko mendateraino, GR 38k Euskadi hegoaldetik iparraldera zeharkatzeko aukera ematen du, era askotako paisaia liluragarriak gurutzatuta. Ibilbide osoan zehar, gainera, gure arbasoen historia ezagutzeko parada izango dugu. Lehenago, mandazainek erabilia, oraindik ere galtzadari badario bide horretan barrena zebiltzan salgaien urrina. Mandazainak Bermeoko, Ondarroako eta Lekeitioko portuetatik abiatzen ziren, mandoak arrain freskoz eta gatzetan jarritako arrainez zamatuak zihoazela. Itzulbidean, berriz, gurdiak gariz, gatzez, ozpinez eta ardoz zamatzen zituzten.

    Turismorako eta kulturarako baliatu den ibilbide honek, beraz, garai bateko ospea berreskuratu du, gure mende honetako ibiltari berriei esker. Guztira, 166 km dira. Ibilbidea Oionetik abiatu eta Biasterirantz doa, mahasti zabal amaigabeen artean. Behin Toloño Mendiko erliebe zutak gainditua, bidea Lagran eta Albaitarantz amildu, Okinako haitzartea zeharkatu eta Estibalizen barrena sartzen da Arabako Lautadan. Uribarri Ganboako urtegiaren paretik doa eta, ondotik, garai bateko “vasco-navarro” trenbidearen ibilbideari jarraitzen zaio. Legutio gurutzatu ondoren, Urrunagako eta Albinako urtegien ondotik aurrera egin, Arabari agur esan, eta Otxandiok Bizkaiko ongietorria emango digu. Urkiolako inguru ikusgarrian gora egin ondoren, ibilbidea Durangoraino jaisten da, eta handik Oizko erliebeetaraino igoko gaitu. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren lurrak zeharkatuta, bideak Bermeo herriraino gerturatuko gaitu, eta herri hori gure bidaiaren helmuga izango da.

    Ondarroako eta Lekeitioko portuek ere merkataritza-ibilbideak egin zituzten eta, XV. mendetik XVIII. mendera arte, barnealdeko lurraldeekin harremanetan aritu ziren. Bi bideak Santutxun elkartzen ziren; handik, Oiz mendiko oinetara joan eta Bermeotik zetorren ibilbidearekin bat egiten zuten. Itsasoa, padurak, Toloño Mendilerroko beheko magalak, Urkiolako bazter malkartsuak… Ibilbideak era askotako paisaiak zeharkatzen ditu, denak bisitariak liluratzeko modukoak.

    1. etapa: Oion – Guardia (19,6 km)

    Toloño Mendiko beheko magalak janzten dituzten mahasti zabaletan barrena, Eskualdeko ardo hiriburuaren bila joango gara: Biasteri. Etapa honek aintzira gune interesgarri batera hurbiltzeko aukera emango digu. Aintzirok garai bateko ur-masen azken arrastoak dira, gizakiak bazterrak lehortu baitzituen nekazaritzarako baliatzeko.

    2. etapa. Guardia– Albaita (22 km)

    Gaurkoan, gure pausoak irmo zuzenduko ditugu Toloño Mendiko hesi geogragikoa gainditzeko; mendigune ikusgarria da, ibilbidea gogortu eta zorrozten duena. Plano del Toro gainera iritsitakoan, ikuspegia zoragarria eta zabal-zabala izango da. Toki hori etaparen lekurik garaiena da eta, handik, agudo jaitsiko gara Trebiñuko lurren bila.

    3. etapa. Albaita – Estibaliz (23,1 km) 

    GR 38ren etapa honen hasierako tartean goazela, Ayuda ibaiak marrazten duen ibai-paisaia interesgarria ikusiko dugu. Bereziki, ikusgarria da Saseta eta Okina herrien artean, ibaia landaretza autoktonoz jantzitako mendi-zintzur estu batean barrena isurtzen baita. Horrez gain, erkametz-baso xarmangarrietan zehar ere ibiliko gara, Lautadako lurren ongietorria jaso baino lehen.

    4. etapa. Estibaliz – Otxandio (37,5 km) 

    Ibilbide luzea da eta, alde horretatik, zorrotza; baina eginez gero, ikusiko ditugun paisaien edertasuna eta aniztasuna sari atsegina izango dira gure begietarako. Estibalizko muinotik Bizkaiko mendateetara, hainbat bazter bitxi eta berezi aurkituko ditugu; esaterako, Uribarriko, Urbinako eta Urrunagako urtegiak, bai eta Zadorra ibaiertzeko basoak ere. Otxandiora hurbildu ahala, mediterraneo aldeko giro bereizgarria arianarian lausotu eta, Bizkaian sartzerakoan, beste bat agertuko zaigu.

    5. etapa. Otxandio – Durango (19,5 km) 

    GR38ko etapa honek Durangoraino eramango gaitu, Mediterraneo eta Kantauri arteko uren banalerroa zeharkatuta. Pagadiak eta haltzadiak Urkiolako kareharri puska handien oinetan ageri dira, eta begiak baso haietarantz joango zaizkigu. Gu, ordea, mandazainez eta gurdiz mintzo zaizkigun iragan gogoangarrirantz abiatuko gara.

    6. etapa. Durango – Gernika (25,9 km) 

    Ibilbide honen bidez Bizkaiko giro baserritar petoan murgildu eta Urdaibai Biosfera Erreserbako ateetaraino iritsiko gara, paduretako giroaz erabat zipriztinduta. Gure ibilian, hainbat herri eta baserri auzo zeharkatu eta arkitektura tradizionalaren adibide ederrak ikusiko ditugu.

    7. etapa. Gernika-Lumo – Bermeo (19,3 km)

    GR38ren azken etapa lasaia eta atsegina da. Ahalegin handirik gabe, baserriak eta landa giroko herri ederrak zeharkatuta, Bermeoko portuko uretara iritsiko gara; gure ibilian, Urdaibai gune babestuari darion zabaltasuna arnastuko dugu.


    HAUTAZKO IBILBIDEA GR 38.1 Maskagakorta- Santutxu (16,9 km)

    Oiz Mendiaren begiradapean, aldaera honek Lekeitioraino eramango gaitu; bidean, Bolibar eta Ziortza herri ederrak zeharkatu, eta Ziortzako monasterio ikusgarria ikusiko dugu. Baso eta belar-soro zabalak ikusi ondoren, Bedartzandiko lepoak bere kareharrizko biluztasunik ederrena erakutsi, eta gure etaparen helbururantz behera hasiko gara; Santutxu ermitarantz, alegia.

     

    HAUTAZKO IBILBIDEA GR 38.2a Santutxu-Ondarroa (12.5 Km)

    Lea eta Artibai ibaien banalerroari gutxi gorabehera jarraituta, etapa honek itsasertzeko Ondarroa herriraino eramango gaitu; Erdi Aroko hirigune historiko interesgarria du, eta Euskal Herriko porturik garrantzitsuenetakoa da. Aurretik, ibilbideak ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu, begien aurrean itsaso hurbila iragartzen diguten mendiak agertuko baitzaizkigu.

     

    HAUTAZKO IBILBIDEA GR 38.2b Santutxu-Lekeitio (10,8 km)

    Giro atlantikoa ahogozatuta, etapa hau baserri giroko paisaia atseginen artean egingo dugu, baserriek mendez mende egindako jarduera ikusita eta mendietako baso giroa sumatuta. Muinoetan, agerian, eta ibar hondoetan, ezkutuan, dauden landa giroko herrixketako irudi ezin ederragoak gozatu, Lekeitioko merkatuaren iragan bizi-bizia ikusi eta marinelak bizi diren auzoa aurkituko dugu.


    Deskargak