Udal-errolda
Udal-errolda udalerriko bizilagunak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok bizi den udalerriko erroldan izena eman behar du, eta udalerri batean baino gehiagotan bizi denak urtean denbora gehien ematen duen udalerrian bakarrik eman beharko du izena.
- Sar zaitez Egoitza Elektronikoan, eta bertan egin ahal izango dituzu izapideak online. Horretarako, BaKQ ziurtagiria edo aitortutako beste edozein ziurtagiri elektroniko behar duzu.
- Deitu 945 37 80 59 telefonora, eta bertan jakinaraziko dizugu edo zure kudeaketa ebatziko dugu, ahal izanez gero, telefonoz.
- Ezin bada, joan udaletxera:
Helbidea : Herrería, 1
Ordutegia : 8:00-15:00