Katastroa
Higiezinen Katastroa Arabako Foru Aldundiaren Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuaren mendeko administrazio-erregistro bat da, eta landa-ondasun higiezinak, hiri-ondasunak eta ezaugarri bereziak dituztenak deskribatzen ditu.
Ondasun higiezinen katastroko deskribapenak ondasun horien ezaugarri fisikoak, juridikoak eta ekonomikoak jasotzen ditu, besteak beste, kokapena, katastroko erreferentzia, azalera, erabilera, laborantza, irudikapen grafikoa, katastroko balioa eta katastroko titularra.
Ondasun higiezinen katastroko deskribapenean jasotako datuak errealitatearekin bat datozela bermatzeko, nahitaezkoa da ondasunak sartzea eta Katastroan aldaketak egitea.