Mapak eta kale-izendegiak
-
4.5 Km | 2h 00’ | Zailtasuna erraza | Zeharkakoa
Ferra bidexka honek (zamarien erabilerarako) Lagran herriko historiaren zati baten irudia da. XX. Mendearen erdialdera arte askotan erabilitako bidea izan zen, oso garrantzitsua baitzen egur-ikatza salmenta puntuetaraino garraiatzeko eta bestelako produktu batzuk lortu ahal izateko (ardoa, olioa etab.). Bidaia hauek gehienbat “emakume ikazdunek” egiten ohi zituzten. Mandazainek Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako portuetatik Guardia, Oion eta Vianara arraina gatzetan ekartzeko erabiliak izan dira urteetan zehar. Herriko ekonomiarentzat zeukan garrantziarekin.
Lagrango enparantzatik abiaturik, Guardiabide bidea hartuta abiatuko gara Toloño-Kantauri mendilerroko magalera heldu harte GR-38 bideko seinaleak lagunduta. Ikaztegien bidea deritzon ibilbide honetan zehar, hiru txondor aurkituko ditugu, nola egiten ziren ezagutu ahal izateko eta erainkuntza prozesua ikusi ahal izango dugu.
Behin Lakubarro deituriko inguruan gaudelarik, mendian gora hasiko gara igotzen, bertan aurkituko garen bidegurutze bateraino. Bidegurutze honetan ezkerraldera eginez gero, Goikolarrein ingurura joango gara eta San Juan aterpetxera. Baina gure bidea jarraituz lehen aipaturiko bidegurutzean Gazteluko Gurutzerako ibilbidea hartuko dugu ikaztegien ibilbideaz gozatu ahal izateko.
Ikaztegien lehenengo fasea
Behin ezkerreko bidean ibiltzen goazela, Ikaztegiaren lehenengo fasea ikusi ahal izango dugu, non azaltzen den, nola, Ikaztegiaren eraikuntzan oso premiazkoak ziren hainbat erabaki hartu behar ziren. Kokapena aukeratu eta egokitu behar zen, 4ik 8 metroko diametroa zutelarik kontuan hartuta, borobilean eraikitzeko. Inguruetako egurra bildu eta behin egurra lekuan izanda, Astamakila kokatu eta gainontzeko egur zatiak inguruan jarri, borobilak eginez astamakilaren inguruan.
Ikaztegien bigarren fasea
Bertatik Toroko portura igotzen jarraituz gero, txondorren bigarren fasearekin aurkituko gara. Txondorraren eratze fase honetan, ibilbidean zehar ikusi ahal izango ditugun material naturalekin egindako lana ikusiko dugu, lurra, goroldio, zepel egurra edota tamaina txikiko adarrekin eztaliz egiten zuten bigarren zati hau. Alboetan zulo txiki batzuk egitea beharrezkoa zen, barrualdean sortzen zen errekuntza prosezuko kea atera zedin. Errekuntza prozesua erabat kontrolpean zeukaten ikazkinek, egurrak ez zuelako surik hartu behar, baizik eta egosi egin behar zen kalitatezko ikatza atera ahal izateko.
Ikaztegien hirugarren eta azken fasea
Behin mendian gora jarraituz Goikozabalako iturrira helduko gara, hemen aurkitzen da ikaztegien hirugarren fasea. Azkenengo fase honetan, erdiko astamakila kendu eta egindako zuloan txingarrak gehitzen zitzaizkio, zuloan utzitako aurretiko ikatzaren gainean jauziaraziz. Ohikoa izaten zen enbor eta sokekin eskailera antzeko bat egitea ikaztegiaren goiko partera heldu ahal izateko.
Behin ikaztegia gutxi gorabehera 15 egunen barruan piztuta eta zaindurik mantenduz, betagarria emanez eta sua har ez zezan kontrolatuz, estaltzen zuen lurra eta gainontzeko materialak kendu, eta sortutako ikatzarekin nahastu gabe, egur-ikatza sakuetan sartzen zen piztuturik ez zegoela ikusirik, Arabar errioxako herrietara garraiatzeko. Normalean “emakume ikazdunek” hitzartuta zuten ze etxeri edo familiar saltzen zioten, truke eta salmenta prosezu hauek binkulu oso estuak eratzen baizituzten, eta askotan mendilerroko bi aldeetan senide edo ezagunak bizi bait ziren.
-
8.6 Km | 3h 00’ | Zailtasuna ertaina | Zirkularra
Ibilbide polit honek pagadi zabal eta ederrak zeharkatzen ditu Mojón del Avellano izeneko mugarriaren parean (950 metroko altitudean) Trebiñorekiko mugara ailegatu arte. Bidean zehar, interpretazio-panelak daude. Ibilbide hau eta GR-38 ibilbidearen zati bat gainjartzen dira.
-
4.2 Km | 2h 15’ | Zailtasuna ertaina | Zeharkakoa
Ibilbide eder eta samurra da honako hau, osorik basoaren gerizpean iragaiten dena. Ibilbide hezigarri honetan zehar inguruari buruzko 20 interpretazio-panel txiki baino gehiago aurkituko ditugu.
-
12.6 Km | 3h 30’ | Zailtasuna ertaina | Zirkularra
Ibilbide luze eta polit hau Lagranen eta Pipaonen arteko bide zaharraren trazadurari jarraitzen zaio, edertasun handiko tarteak eta panoramika zabalak zeharkatzen dituelarik.
-
12.6 Km | 3h 30’ | Zailtasuna ertaina | Zirkularra
Ibilbide askotarikoa dugu honako hau, Lagran inguruko Villaverde herrira daramana pagadiak, hariztiak eta panoramika zabaleko lursailak zeharkatuz. Ibilbideak bidaztia Antzinako gaztainetara hurbilduz, Toloño mendilerroaren eta Ega bailararen ikuspegi apartak, Ioar mendia zeruertzean dagoela.
- Lagrán
Lagrán
- Pipaón
Pipaón
- Villaverde
Villaverde
- Lagrango udalerria
Lagrango udalerria