Rumin Enea landa - apartamentuak

Rumin Enea landa - apartamentuak

Casa Rural Rumin Enea eu

RUMIN ENEA, gure landetxea, arabako Villaverde herrian kokatuta dago. Ehun urtetik gorako etxea da, 1.880koa, harrizko horma lodiekin egina. Aurreko jabeek, Rufinak eta Ferminek, proiektuaren izenaren jatorria inspiratu zuten.

RUMIN ENEAn ahalik eta gehien kontserbatu nahi izan ditugu etxearen jatorrizko materialak, harrizko hormak bezala. Gure eskuekin konpondu ditugu etxeko altzari zaharrak. Altzariak eta lanparak diseinatzera ere ausartu gara, sabaiko habe zaharren egurrak berrerabiliz.

Etxea zaharberritzeko egitura indartu da, habe berriak jarri dira eta etxea osorik birgaitu da. Giro erosoa, familiarra eta landatarra lortzeko. Ondo hornitutako etxe baten esentzia eta erosotasuna galdu gabe. Familientzat eta bikoteentzat landetxe aproposa da landa-inguruan.

 

KONTAKTUA


RUMIN ENEA Landa - apartamentuak