Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Pribatutasun Politika

Pribatutasun Politika honen helburua da erabiltzaileei jakinaraztea lagran.eus webgunearen bidez (aurrerantzean, “Webgunea”) lortutako datu pertsonalen bilketa eta tratamenduari buruz.

Lagrango Udalak betetzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren gidalerroak. Erregelamendu hori pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (DBEO), eta uneoro zaintzen du erabiltzailearen datu pertsonalak behar bezala erabiltzen eta tratatzen direla.

 

 

ZER DATU BILTZEN DITUGU WEB-ORRIAREN BIDEZ?

Webguneko zerbitzuak bisitatu eta erabil ditzakezu, zeure burua identifikatu gabe eta zuri buruzko informazio pertsonalik eman gabe. Era anonimoan hartu ditzakegu zure IPa, zein sistema eragile edo nabigatzaile erabiltzen duzun eta zure bisitaren iraupena.

Lagrango Udalak sarbidea izango du, soilik, erabiltzaileak bere borondatez eman dituen datu pertsonaletara; betiere, Lagrango Udalarekin harremanetan jartzen denean, bai posta elektronikoz bai webean aurreikusitako beste edozein modutan.

Hain zuzen ere, Lagrango Udalak honako informazio hau erregistratuko du:

  • Harremanetarako formularioaren bidez emandako datuak. Gure zerbitzuei buruzko informazioa lortu edo edozein kontsulta edo eskaera egin nahi duen erabiltzaileak Lagrango Udalari ematen dizkion datuak.

  • Webgunean identifikatzen diren helbideetara mezu elektronikoak bidaliz emandako datuak.

  • Formularioak betez edo webgunean une bakoitzean eskaintzen diren funtzionalitateak erabiliz emandako datuak.

 

ZEIN DA ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?

Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da ezinbestekoak baitira ezarritako edo kontratuzko harremana formalizatzeko eta/edo mantentzeko eta hartatik eratorritako lege-betebeharrak betetzeko; ez badituzu ematen, ezingo dugu harreman horretatik eratorritako zerbitzurik eman.

Legitimazioa oinarritzen denean Pribatutasun Politika hau eta dagozkion laukiak onartuz erabiltzaileek emandako baimenean, horrek esan nahiko du informatuta izan dela eta berariaz eman diola baimena formulario horri erantsitako klausularen edukiari edo pribatutasun-politikaren onarpenari. Baimen hori edozein unetan ezezta dezakezu mezu elektroniko bat bidaliz alagran.idazkari@ayto.araba.eus edo protecciondedatos@bketl.es helbideetara. Ezeztatze horrek ez du zure datuen tratamendua baldintzatzen deskribatutako gainerako xedeetarako.

Gure interes legitimoan oinarritzen bada, zure datuen tratamendua proportzionatua dela eta zure pribatutasunean eragin txikia duela uste dugu, baina zure interesak, eskubideak edo askatasunak beti nagusituko dira gure interes legitimoaren gainetik. Beraz, zure datuak helburu horietarako tratatzerik nahi ez baduzu, bidal iezaguzu, mesedez, mezu elektroniko bat alagran.idazkari@ayto.araba.eus edo protecciondedatos@bketl.es helbideetara.

 

 

ZERTARAKO TRATATUKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera (pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (DBEO)), jakinarazten dizugu zure borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak, izan Webgunean izan beste edozein kanaletan horretarako xedatutako sarrera-formularioen bidez, Lagrango Udalaren erantzukizunpeko tratamendu-erregistroetan sartuko direla honako helburu hauek kudeatzeko:.

  • Egindako edozein kontsulta, eskaera edo eskabidea konpontzea.

  • Eskatutako zerbitzua kudeatzea, zure eskaerari erantzutea edo zure eskaera izapidetzea.

  • Inprimakiak eta inskripzioak kudeatzea, administratzea, izapidetzea, eta eskatutako zerbitzuak ematea.

  • Leihatila bakarra atalaren kudeaketa

  • Gardentasun Ataria atalaren kudeaketa

  • Kontratatzailearen profila atalaren kudeaketa

  • Zerbitzu telematikoak eta Herritarren Ataria atala kudeatzea.

  • Egoitza Elektronikoa

  • Ezarritako eta/edo kontratuko harremanari eustea eta hura kudeatzea

  • Entitateak interesgarritzat jotzen dituen informazio-komunikazioak izatea eskatutakoen antzeko edo haiekin lotutako produktuei eta/edo zerbitzuei buruz, borondatez emandako edozein bitartekoren bidez. Kasu horietan, Udalaren zerbitzuak eskatu zituzten xede eta erabileretarako baino ez dira erabiliko, eta ezin izango dira beste xede baterako erabili. Aurretik zehaztutakoaz bestelako edozein lagapenetarako, behar bezala informatuko zaitugu, eta edozein unetan aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango duzu.

  • Zerbitzu berriei buruzko azterketak eta hobekuntzak egitea webgunean

  • Gure zerbitzuetan baja ematea

  • Atariaren bidez une bakoitzean eskaintzen diren formularioek eta funtzionalitateek adierazten duten beste edozein helburu

 

 

ZEIN HARTZAILERI JAKINARAZIKO ZAIZKIE ZURE DATUAK?

Bildutako datuak egokiak eta beharrezkoak dira, eta ez dira gehiegizkoak deskribatutako eremuari eta helburuei dagokienez. Zure datuak indarrean dagoen araudiaren arabera deskribatutako segurtasun-neurriak betez tratatuko eta biltegiratuko dira, eta uneoro haien osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko da.

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharrik izan ezean, eta ez dira partekatuko Lagrango Udala ez den beste enpresa edo erakunde batzuekin. Zure datuak lagatzeko aukera hauen berri ematen dizugu:

  • Indarrean dagoen araudiaren arabera, legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren estamentu publiko eta pribatuak.

  • Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformari

  • Eusko Jaurlaritzako zerbitzu elektronikoen unitatea eta erabiltzaileen arretarako zentroari

  • Herritarren Atariaren eta Zerbitzu Telematikoen Egoitza Elektronikoaren Plataformari

  • Aholkularitza, lege-aholkularitza eta/edo auditoretza profesionalei eta enpresei

  • Zerbitzuak emateko kontratua egikaritzeko behar diren tratamendu-eragileei. Erakunde horiek aipatutako zerbitzuak gauzatzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ezin dute eskuratu, eta “datu-tratamendurako enkargua” kontratuaren bidez hurrengoa eskatuko zaie: konfidentzialtasuna mantentzeko, informazioa beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko eta haren osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko neurriak hartzeko.

  • Gure webgunearen euskarriaz eta mantenimenduaz arduratzen diren enpresei.

  • Gure sistema informatikoaren euskarriaz eta mantenimenduaz arduratzen diren enpresei.

  • Gure kudeaketa-softwarearen euskarriaz eta mantenimenduaz arduratzen diren enpresei.

  • Gure laguntza eta mantentze zerbitzariaz eta hodeiko zerbitzuaz arduratzen diren enpresak.

  • Gainerako enpresa, entitate eta kolaboratzaileentzat, kudeaketa administratibo eta/edo komertzialetarako, lehen deskribatutako helburuak kudeatzeko, zerbitzuak emateko eta erakundea eta haren jarduerak behar bezala kudeatzeko.

Kasu horietan, Udalaren zerbitzuak eskatu zituzten xede eta erabileretarako baino ez dira erabiliko, eta ezin izango dira beste xede baterako erabili. Aurretik zehaztutakoaz bestelako edozein lagapenetarako, behar bezala informatuko zaitugu, eta edozein unetan aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango duzu.

Ez dago aurreikusita nazioarteko datu-transferentziarik egitea Europar Batasunaren eremutik kanpo edo EB 679/2016 Erregelamenduak datuen babesari buruz ezarritako estandarrak betetzen ez dituzten erakundeetara. Aplikazioak erabiltzean nazioarteko datu-transferentziarik egingo balitz, pribatutasunaren arloko Europako datuen babes-politikak betetzeko behar diren berme guztiekin eta zorrotz beteko litzateke.

Adostasuna eman dela ulertuko da, aurretik aipatutako tratamenduetako bati baimena ezeztatu zaiola espresuki jakinarazten ez digun bitartean.

Berariaz onartzen duzu zurekin harremanetan jartzea, borondatez emandako edozein bitartekoren bidez.

Webgunearen erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasun eta zehaztasunaren erantzule bakarra, eta Lagrango Udalak fede onez jardungo du, zerbitzuaren emaile soil gisa. Datu faltsuak edo hirugarren pertsonenak eman badira, horretarako baimenik izan gabe, Lagrango Udalak beretzat gordetzen du datu horiek berehala suntsitzeko eskubidea, horien titularraren edo titularren eskubidea babesteko, eta Lagrango Udala betebehar hori ez betetzearen edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratzen da.

Lagrango Udalak konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean edukitzeko eta gordetzeko bere betebeharra betetzeko. Horrez gain, neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak hartuko ditu, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, betiere teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datu horiek jasotzeko arriskuak kontuan hartuta, eta hori guztia araudian ezarritakoaren arabera.

 

ADINGABEEN DATUAK?

Ez ditugu tratatzen 14 urtetik beherakoen datuak. Beraz, adin hori ez baduzu, ez eman, edo, bestela, ez eman adin hori ez duten hirugarrenen daturik. Lagrango Udala betebehar hori ez betetzearen edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratzen da.

 

 

ZER ESKUBIDE DITUZU?

  • Zure datuak tratatzen ari garen ala ez

  • Zure datu pertsonaletara sartzeko

  • Zure datuak zuzentzeko eskatzeko, okerrak badira.

  • Zure datuak ezabatzeko eskatzeko, bildu ziren helburuetarako jada beharrezkoak ez badira edo emandako baimena kentzen badiguzu.

  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko; kasu batzuetan, indarrean dagoen araudiaren arabera bakarrik gordeko ditugu.

  • Zure datuak eramateko eskubidea. Datu horiek formatu egituratu batean emango zaizkizu, erabilera arruntekoak edo irakurketa mekanikokoak. Nahiago baduzu, izendatzen duzun arduradun berriari bidal diezazkiokegu. Kasu jakin batzuetan baino ez du posiblea.

  • Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edo kontrol-agintaritza eskudunean erreklamazioa aurkezteko, uste baduzu ez dizugula behar bezala erantzun.

  • Edozein momentutan baimena eman duen edozein tratamendurako baimena baliogabetzeko.

 

Daturen bat aldatzen baduzu, jakinaraz iezaguzu, mesedez, eguneratuta edukitzeko.

Webgunearen erabiltzaileak edozein unetan erabili ahal izango ditu eskubide horiek, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan, tratamenduaren arduradunari zuzenduta:

  • Erakundearen helbidera idatziz: Errementari kalea, 1 - 01118 Lagran (Araba)

  • Posta elektronikoz alagran.idazkari@ayto.araba.eus helbidera

  • Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, idatziz, helbide elektroniko honetara: protecciondedatos@bketl.es edo lehen adierazitako posta-helbidera.

 

Era berean, jakinarazi nahi dizugu kontrol-agintaritza eskudunera jo dezakezula egokitzat jotzen duzun erreklamazioa aurkezteko.

 

ESKUBIDEAK ERABILTZEKO FORMULARIO BAT NAHI DUZU?

Zure eskubideak erabiltzeko formularioak ditugu, eskatu e-postaz, edo nahiago baduzu, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak edo hirugarrenek egindakoak erabil ditzakezu. Inprimaki horiek elektronikoki sinatuta egon behar dute, edo NANaren fotokopiarekin batera aurkeztu. Norbait ordezkatuz gero, haren NANaren kopia erantsi behar diguzu, edo haren sinadura elektronikoarekin sinatu.

 

ZENBAT DENBORA BEHAR DUGU ESKUBIDEEN ERABILERARI ERANTZUTEKO?

Eskubidearen araberakoa da, baina gehienez ere eskaera egin eta hilabetera; eta bi hilabetera, gaia oso konplexua bada eta denbora gehiago behar dugula jakinarazten badizugu.

ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

  • Datu pertsonalak gurekin lotuta jarraitzen duzun bitartean mantenduko dira.

  • Behin deslotuz gero, xede bakoitzean tratatutako datu pertsonalak legez aurreikusitako epeetan mantenduko dira, baita epaile edo auzitegi batek akzio judizialen preskripzio-epearen arabera datuak eskatzeko duen epea ere.

  • Tratatutako datuak lehen aipatutako legezko epeak amaitzen ez diren bitartean mantenduko dira, mantentzeko legezko betebeharra egonez gero; edo legezko epe hori ez badago, interesdunak ezabatzeko edo emandako baimena baliogabetzeko eskatu arte.

  • Gure zerbitzuaren prestazioari buruzko informazio eta komunikazio guztiak mantenduko ditugu, zerbitzuen bermeek irauten duten bitartean, egon daitezkeen erreklamazioei erantzuteko.

  • Behin zure datuak biltzeko helburuak betetzen direnean eta/edo aipatutako legezko epeak igaro direnean eta/edo eskubideak erabili ondoren, zure datu pertsonalak behar bezala blokeatuta mantenduko dira, gutxienez bost (5) urtez, sor litezkeen edonolako erantzukizunei aurre egiteko. Datu pertsonal horiek ezabatu egingo dira erantzukizun horiek preskribatzen dutenean.

 

 

SEGURTASUNA, COOKIEAK ETA IP HELBIDEAK

Webguneak industrian oro har onartzen diren informazioaren segurtasunerako teknikak erabiltzen ditu, hala nola, suebakiak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, hori guztia datuak baimenik gabe eskuratzea saihesteko helburuarekin. Helburu horiek lortzeko, erabiltzaileak onartzen du zerbitzu-emaileak datuak lortzea, sarbide-kontrolak kautotzeko.

 

 

DATU PERTSONALEN SEGURTASUNEAN DAUDEN HUTSUNEEN JAKINARAZPENA

Datu pertsonalen segurtasuna urratzen bada, segurtasun-urraketa hori pertsona fisikoen eskubide eta askatasunentzat arriskutsua ez bada, Lagrango Udalak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinaraziko dio, gertaeraren berri izan eta 72 ordu igaro baino lehen, eta honako hauek deskribatuko ditu: urraketaren izaera, horrek ekar ditzakeen ondorioak eta segurtasun-arrakala konpontzeko hartutako neurriak edo proposatutakoak; eta, ahal bada, erasandako interesdunen eta datuen kategoriak eta gutxi gorabeherako kopurua zein diren jakinaraziko du.

Halaber, datu pertsonalen segurtasunaren urraketak pertsona fisikoen eskubide eta askatasunentzat arrisku handia ekar dezakeenean, Lagrango Udalak horren berri emango die interesdunei, ahalik eta lasterren, eta sor litezkeen ondorioak deskribatuko ditu, bai eta segurtasun-arrakala konpontzeko hartutako neurriak edo proposatutakoak ere.

 

COOKIEN ETA JARDUERA-FITXATEGIAREN ERABILERA

Zerbitzu-emaileak, bere kontura edo neurketa-zerbitzuak emateko kontratatutako hirugarren baten kontura, cookieak erabil ditzake erabiltzaile bat webgunean nabigatzen ari denean. Cookieak web zerbitzari baten bidez nabigatzailera bidaltzen diren fitxategiak dira, erabiltzailearen nabigazio-denboran egiten dituen jarduerak erregistratzeko. Webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta bere ordenagailuarekin soilik lotzen dira, eta, berez, ez dituzte erabiltzailearen datu pertsonalak ematen. Cookieak erabiliz, webgunea dagoen zerbitzariak erabiltzaileak erabilitako web-nabigatzailea ezagut dezake, nabigazioa errazagoa izan dadin. Adibidez, aurretik erregistratu diren erabiltzaileei haientzat bakarrik erreserbatutako eremu, zerbitzu, sustapen edo lehiaketetara sartzeko aukera ematen die, bisita bakoitzean erregistratu beharrik izan gabe. Audientzia eta trafikoaren parametroak neurtzeko, aurrerapena kontrolatzeko eta sarrera kopurua kontrolatzeko ere erabiltzen dira. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, cookieak jaso dituela ohartarazteko eta bere ekipoan instalatzea eragozteko.

Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak informazio hau zabaltzeko. Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileak instalatzea baimentzea Webguneak edo bere izenean diharduen hirugarrenak bidalitako cookieak. Hala ere, gerta daiteke erabiltzaileak saio bat hasi aurretik, zerbitzu hori emateko aldez aurretik erregistratu edo login egin behar izatea. Webgune honetan erabiltzen diren cookieak aldi baterakoak dira, eta haien helburu bakarra da ondorengo transmisioa eraginkorragoa izatea. Cookieak ez dira inoiz erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.

 

 

IP HELBIDEAK

Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinu-izena. IP helbidea da Internetera konektatzen denean ordenagailu bati automatikoki esleitzen zaion zenbakia. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, behar bezala inskribatuta, eta, ondoren, datuak prozesatzeko aukera ematen du neurketa estatistikoak baino ez lortzeko; orrialdeen inprimatze-kopurua, web-zerbitzuetara egindako bisita-kopurua, bisita-ordena, sarbide-puntua eta abar ezagutzeko.

 

Datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroa

Datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroa

Eduki publikatzailea