Lagrango Udala

Lagrango Udala

Sección accesos directos eu

Zuzeneko sarrerak

Accesos directos eu

  • Egoitza elektronikoa

    Egoitza elektronikoa

    Hemendik online egin ahal izango dituzu izapideak; horretarako, BAKQ ziurtagiria edo onartutako beste edozein ziurtagiri elektroniko beharko duzu.

  • Kontratatzailearen profila

    Kontratatzailearen profila

    Kontratatzailearen profilaren orrirako sarbidea.

  • Ordainketa-pasabidea

    Ordainketa-pasabidea

    Ordainketa-pasabiderako sarbidea.

Agenda y eventos

Agenda y eventos

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

TXONDOR PLAZA Antzerkia Argimalutak taldea

TXONDOR PLAZA Antzerkia Argimalutak taldea

2026/03/28tik 2026/03/28ra

00:00 - 00:00

Lagran

Doako

TXONDOR PLAZA Antzerkia Argimalutak taldea

Korrika kulturalaren barnean

Martxoaren 28an 

Lagranen, Kiroldegian

Ikazkin bat. Mendi bat. Txondor bat pizteko zorian, azkenekoa akaso. Txondor barrenean egurra egosten den bitartean, poliki-poliki ikatz bihurtuz, inguruan beste zerbait aldatzen da ere: oroitzapenak, bizitzak, denbora bera. Txondorrak arnasa hartzen du. Taupadak egiten ditu. Eraldatzen da. Eta harekin batera, inguruan dagoen guztia. Zerk egin gaitu garen bezalako? Zerk ber-piztu dezake itzalitzat jotzen genuena? Gure ke-seinaleei erreparatu. Zure hatsak su hau suspertzen lagundu dezala . Betirako desagertu baino lehen, oroimenaren txinpartak harrapa gaitzala. Txondorra zure plazara heldu da. Ke artean, egur artean eta isiltasunean, ikazkinek menditan ziharduten belaunaldiz-belaunaldi. Haien ofizioa, ia desagertua, naturarekiko lotura sakona zeukan bizimodu xumearen lekuko izan zen. Txondor Plaza ikuskizunak, oroimen hori bizirik mantendu nahi du zirkuantzerkiaren bitartez. Antzezle bakar batek, ikazkinari bizia ematen dio basoan emandako azken egunak irudikatuz; arnasa hartzen duen eta kea darion txondorraren ondoan, bere etxola, ohiko tresnak... eta inguruan dabilen muxarra ipurtarina. Eskailera ezinezko oreka bihurtzen da. Egur puxkak esku-joko. Keak badu kode propioa. Txondorrak berriz, egurrez eta lurrez egindako bihotz baten moduan jotzen du. Zirku-tekniken, txotxongiloaren eta emozio garbien artean, itzaltzen ari den mundu baten erretratua agertzen zaigu… baina oraindik pizteko gaitasuna duena. Familia osoarendako ikuskizun honek ondorengo galdera piztuarazten du: Zerk merezi du ahanzturatik libratua izatea?

Plazaratuz Udal Aldizkaria

Agenda Laia zure kuadrillan

IZKI LANDA GARAPENERAKO ELKARTEA