Lagrango Udala
Zuzeneko sarrerak
-
Egoitza elektronikoa
Egoitza elektronikoa
Hemendik online egin ahal izango dituzu izapideak; horretarako, BAKQ ziurtagiria edo onartutako beste edozein ziurtagiri elektroniko beharko duzu.
-
Kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profilaren orrirako sarbidea.
-
Ordainketa-pasabidea
Ordainketa-pasabidea
Ordainketa-pasabiderako sarbidea.
Agenda y eventos
Lan poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak, Lagrán eta Haranako Udalen Elkarteko idazkari-kontuhartzaile lanpostua betetzeko, bitarteko izaerarekin
Lan poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak, Lagrán eta Haranako Udalen Elkarteko idazkari-kontuhartzaile lanpostua betetzeko, bitarteko izaerarekin
2026/08/03
Lan poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak, Lagrán eta Haranako Udalen Elkarteko idazkari-kontuhartzaile lanpostua betetzeko, bitarteko izaerarekin
Ikus oinarrien argitalpena ALHAO 88 zenbakiko aldizkaria, astelehena, 2026.eko abuztuak 3 egunekoa
Arabako Lagrán eta Haranako Udalen Elkarteko idazkari-kontuhartzaile lanpostua bitarteko izendapen bidez betetzeko, merezimendu lehiaketa bidez hautagaiak hautatzeko eta lan poltsa osatzeko oinarri arautzaileak Lehenengoa.
Deialdiaren helburua Deialdi honen helburua da merezimendu lehiaketa bidez hautatzea Lagrán eta Haranako Udalen Elkarteko idazkari-kontuhartzaile lanpostua, hala badagokio eta bitarteko izendapenaren bidez, betetzeko lan poltsa osatuko duten hautagaiak.
Lan poltsa osatzeak ez du esan nahi, nahitaez, bitarteko izendapena egingo denik, eta hautaketa prozedura honetatik sor daitekeen izendapenak ez du inola ere ekarriko karrerako funtzionario izaera aitortzea.
Nolanahi ere, administrazioak ofizioz formalizatuko du bitartekotasun harremanaren amaiera, honako arrazoi hauetako edozeinengatik, eta bitarteko funtzionarioak ez du konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik izango:
a) Lanpostua araututako eran karrerako funtzionarioek betetzeagatik, legez ezarritako edozein prozeduraren bidez.
b) Esleitutako lanpostua kentzea edo amortizatzea eragiten duten antolaketa arrazoiengatik.
c) Izendapena eragin zuen arrazoia amaitu delako.
Nolanahi ere, bitarteko funtzionarioak izendatu eta hiru urtera, bitarteko harremana amaitu egingo da (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 10.4 artikulua).
Bigarrena. Lanpostuaren ezaugarriak Honako hau bitarteko langileen bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako deialdia egiten da: Lanpostuaren izena eta maila: Idazkaritza, 3. maila
Azpieskala: Idazkaritza-kontuhartzailetza.
Taldea: A1/A2.
Destino osagarria: 26.
Berariazko osagarria: 29.130,50 euro urtean.
Hizkuntza eskakizuna: C1 simetrikoa (C1C1) Derrigortasun data: 2025eko ekainaren 20a
Laugarrena. Eskaerak Oinarri hauen eranskinean adierazitako ereduaren araberako eskaerak Lagrángo Udaleko alkateari zuzendu behar zaizkio (Errementari kalea 1). 01118 Lagrán (Araba), hamar egun balioduneko epean, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lagrángo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira jendearentzako zerbitzu egun eta orduetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Udalaren egoitza elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira: https://udalenegoitza.araba.eus/lagran/web/inicioWebc.do?opcion=noreg&entidad=LAGRAN&idioma=3
Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezartzen dituen tokietako edozeinetan ere aurkeztu ahal izango dira. Ezinbesteko baldintza da eskaerarekin batera sartzeko baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzzen direla egiaztatzen duten agirien kopia aurkeztea (NANa, graduko titulua eta gidabaimena).
-
OSIMUN QUARTET "De la quietud al movimiento"
ABU 25 ABU 25
Lagrango Elizan
OSIMUN QUARTET "De la quietud al movimiento"
-
Zinema aire zabalean -"Los Tipos Malos 2"
ABU 18 ABU 18
Lagrán
Zinema aire zabalean -"Los Tipos Malos 2"
-
Arabako Plazetan "Ellas Bailan Solas "
ABU 14 ABU 14
Lagrán
Arabako Plazetan "Ellas Bailan Solas "
-
Zinema aire zabalean -¿Quién es quién?
ABU 11 ABU 11
Pipaon
Zinema aire zabalean -¿Quién es quién?



