Lagrango Udala
Zuzeneko sarrerak
-
Egoitza elektronikoa
Egoitza elektronikoa
Hemendik online egin ahal izango dituzu izapideak; horretarako, BAKQ ziurtagiria edo onartutako beste edozein ziurtagiri elektroniko beharko duzu.
-
Kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profilaren orrirako sarbidea.
-
Ordainketa-pasabidea
Ordainketa-pasabidea
Ordainketa-pasabiderako sarbidea.
Agenda y eventos
Honako proiektu honek eragindako ondasun eta eskubideen jendaurreko informazioa: Lagranen biltegi berria eraikitzeko proiektua
Honako proiektu honek eragindako ondasun eta eskubideen jendaurreko informazioa: Lagranen biltegi berria eraikitzeko proiektua
2026/03/16
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ETA BIDE AZPIEGITUREN SAILA
JENDAURREKO INFORMAZIOA
Foru Gobernu Kontseiluaren 2026ko martxoaren 10eko 136/2026 Erabakiaren bidez, “Lagranen
biltegi berria eraikitzeko proiektua”k eragindako ondasun eta eskubideen zerrendari hasierako
onarpena eman zaio.
Hori dela eta, indarrean dagoen Nahitaezko desjabetzearen Legeak 17. eta 18. artikuluetan eta
lege hori garatzen duen Arautegiak 17. artikuluan ezarritakoaren babespean, aipatutako zerrenda
jendaurrean jarriko da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik
kontatzen hasita.
Epe horren barruan, argitaratutako zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko datu egokiak
idatziz aurkeztu ahal izango ditu edonork, edo okupatu beharraren aurka ere agertu ahal izango
da, funtseko nahiz formako arrazoiengatik. Azken kasu honetan, adierazi beharko du zergatik
jotzen duen egokiagotzat, lortu nahi den helbururako, azaldutako zerrendan jasotzen ez diren
beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk eskuratzea.
Alegazioak xedatutako epearen barruan aurkeztu beharko dira, Arabako Foru Aldundiaren
Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen
urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein lekutan, Mugikortasun
Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailaren Lege eta Administrazio Zerbitzuari zuzenduta
(Probintzia Plaza, 4 – 6. solairua, 01001 Gasteiz).
Interesa duten erakunde, entitate, korporazio eta partikularrek eskuragarri dituzte lurzatien
planoak eta eraginpekoen zerrenda, Lagrango Udaletxeko ediktu taulan, Arabako Foru
Aldundiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta, ALHAOn argitaratzen denetik aurrera,
esteka honetan: https://irekia.araba.eus/eu/expropiaciones
Ikusi documentua PDF
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 13a.- Bide Azpiegituren zuzendaria.- MARÍA ÁNGELES
GUTIÉRREZ ONDARZA.
-
TXONDOR PLAZA Antzerkia Argimalutak taldea
MAR 28 MAR 28
Lagran
TXONDOR PLAZA Antzerkia Argimalutak taldea
TXONDOR PLAZA Antzerkia Argimalutak taldea Korrika kulturalaren barnean Martxoaren 28an Lagranen, Kiroldegian Ikazkin bat. Mendi bat. Txondor bat pizteko zorian, azkenekoa akaso. Txondor barrenean egurra egosten den bitartean,...
-
Zeramika Erretiroa Yoga Konexioa
MAR 19 MAR 22
Lagran
Zeramika Erretiroa Yoga Konexioa
Zeramika Erretiroa Yoga Konexioa Denbora eta Lurra erretiroa Sormena - Mugimendua - Natura martxoaren 19tik 22ra, Lagranen Harremanetarako Eba 605 725 838 Programa deskargatu
-
Gabonetako Haur Parkea
ABE 29 ABE 30
Santikurutze Kanpezu eta Urizaharra
Gabonetako Haur Parkea
Gabonetako Haur Parkea Santikurutze Kanpezu Abenduak 29 17:00etan Urizaharra-Peñacerrada 30 17:00 4 urtetik gorako haurrentzat Informazio gehiago, sarrerak... 658756403
-
EALZ ATE IREKIEN JARDUNALDIA
ABE 26 ABE 26
Santikurutze Kanpezu eta Urizaharra
EALZ ATE IREKIEN JARDUNALDIA
EALZ ATE IREKIEN JARDUNALDIA



