Lagrango Udala
Zuzeneko sarrerak
-
Egoitza elektronikoa
Egoitza elektronikoa
Hemendik online egin ahal izango dituzu izapideak; horretarako, BAKQ ziurtagiria edo onartutako beste edozein ziurtagiri elektroniko beharko duzu.
-
Kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profilaren orrirako sarbidea.
-
Ordainketa-pasabidea
Ordainketa-pasabidea
Ordainketa-pasabiderako sarbidea.
Agenda y eventos
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN EGUNEKO Lagrango Udalaren Adierazpen Instituzionala
2025/11/25
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN EGUNEKO ADIERAZPENA
Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurka gaudela adierazteko eguna da, bizitza aske, seguru eta burujabeak eraikitzearen alde gaudelako.
Duela aste batzuk Zarautzen beste erailketa matxista baten berri izan genuen, gure babesa adierazi nahi diegu senide eta gertukoei. Erailketa honek berriz ere mahai gainean jartzen du indarkeria matxista lehen mailako arazoa dela gure gizartean, bi emakumetik batek indarkeria matxista pairatu du bere bizitzan zehar eta gazteen artean, sareetako indarkeria kasuek etengabe egiten dute gora, hau sistema patriarkal sendo baten ondorioa da. Analisi feministak azpimarratzen du sexu-generoa sistemaren egiturazko desparekotasunetan duela jatorria; izan ere, sistema horrek gizarte bitar eta patriarkalari eusten dio, botere-harreman sakonek markatua, eta maskulinoa eta heterosexuala indarkeriaz nagusitzen dira egunerokoan, bizitzaren esparru eta alderdi guztietan
Zentzu honetan guztion ardura da aurre egitea eta esparru ezberdinetatik aritzea, Gobernantza Feminista oinarri.
Gizarte-eredua aldatu behar dugu indarkeria matxistaren adierazpen guztiak ikusarazteko, kausak aztertzeko eta horiek prebenitzeko eta ezabatzeko ekintza zehatz eta eraginkorrak abian jartzeko, baita gure egunerokoan horiek justifikatzen edo babesten dituzten erakundeak eta egiturak identifikatzeko ere. Erasoak salatzeaz gain, mundu justuago bat, bizigarriago bat, askea eraikitzeko lanean jarraitu behar dugu, honetan Mugimendu Feminista dugu eredu.
Orain, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Garrantzitsua da marko bat ezarriko duten legeak berriztea edo sortzea, are gehiago mugimendu feministak eskatutako norabidean egiten denean, baina hauek ez dute ezertarako balio, garapenerako aurrekontu eta baliabide teknikoak ezartzen ez badira.
Oso argi dugu indarkeria matxistari aurre egin ahal izateko ezinbestekoa dela berdintasun-politikei beharrezko giza baliabide eta baliabide tekniko eta ekonomikoak ematea, eta ildo horretan, uste dugu ikuspegi feministarekin lan egin behar dugula, egunero eta eremu guztietan.
Lehen mailako arazo sozial honen aurrean hainbat dira instituzioetatik garatu genezakeenak. Prebentziotik hasita erreparazioraino.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak herri eta auzoetan indarkeria matxistari aurre egiteko ditugun baliabide, tresna eta aukeren inguruan abiatu duen hausnarketa prozesua aintzat hartuta eta honekin lerrokatuta, gurean ere protokoloen inguruko hausnarketa prozesu bat abiatzearen beharra dagoela deritzogu, protokoloen egokitzapen eta hobekuntza bilatzeko, hala nola hauen gauzapenerako behar diren baliabideak eskaintzeko.
Deskoordinazioak eta ardura ez hartzeak, babesaren kontzeptua eta emakumeengan jartzen den arduraren zama nabarmendu ditu. Indarkeria Matxistaren ardura ezin zaio inoiz biktima den emakumeari jarri.
Protokolo hauek elkarlanean eta koordinazioan garatu behar dira, erasoa jasandako pertsonaren beharrak zentroan jarriz eta benetako erreparazioa bilatuz, berriz biktimizatzea ekidinez. Erantzuna integrala behar du izan. Prebentzioan eta heziketan egiten dena baino gehiago egin behar da. Eta dudarik gabe, aurrekontuetan isla zuzena izan behar du hitzez aldarrikatzen den orok.
AKORDIORAKO PUNTUAK
• 2026ko aurrekontuen prestakuntzan murgilduta gaude, eta beraz, berdintasun-arloaren aurrekontuetan igoerak aplikatzeko konpromisoa hartuko dugu.
• Indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren ardatzean aurrera egitea, emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboen aurkako erantzun matxisten protokoloak eguneratuz eta hobetuz, eta indarkeria matxistaren aurkako arreta eta koordinazioa hobetuz, talde feministekin eta emakumeekin batera.
• Datu banakatuak lortzeko mekanismoak eta tresnak ezartzea, indarkeria matxisten aurkako neurriak eta baliabideak ezartzeko abiapuntu gisa.
• Udalerriko emakumeen eta talde feministen parte-hartze guneak, parte-hartze eraginkorreko guneak eta udalerriko emakumeen elkarteek eta talde feministek noizbait eskatu duten edozein parte-hartze gune bermatu eta bultzatzen dituzten prozesuetan aktiboki parte hartzen jarraituko dugu, gune horiek indarkeria matxistaren eta ekintza feministaren aurrean boteretzeko giltzarritzat hartuta
• Interlokuzio-kanalak bultzatu eta/edo irekiko ditugu. Mugimendu feministarekin eta emakumeen mugimenduekin elkarlanean arituko gara, bai ala bai.
• Azaroaren 25ean Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioekin bat egingo dugu.
-Mugimendu feministak deitzen dituen ekitaldi, hitzaldi eta elkarretaratzeetan parte hartu eta herritarrak gonbidatuko ditugu.
-Emakumeen aurkako eta LGTBIQ+ kolektiboekiko indarkeria matxistak prebenitzeko neurriak edo protokoloak sustatzeko prozesuak sustatzen eta laguntzen jarraitzea.
• Halaber, aurrera jarraituko dugu Berdintasunerako Barne Plana eta sexuagatiko jazarpenaren protokoloa garatzen eta ezartzen, erreferentziazko barne-araudi gisa finkatuz.
• Aurreko guztiaren zeharkako ardatz gisa, gobernantza feministarekin dugun konpromisoa berresten dugu, politika publiko guztietan, aurrekontuetan, kudeaketa instituzionalean eta herritarren parte-hartzean ikuspegi feminista benetan integratzea bezala ulertuta.
-
Gabonetako Haur Parkea
ABE 29 ABE 30
Santikurutze Kanpezu eta Urizaharra
Gabonetako Haur Parkea
Gabonetako Haur Parkea Santikurutze Kanpezu Abenduak 29 17:00etan Urizaharra-Peñacerrada 30 17:00 4 urtetik gorako haurrentzat Informazio gehiago, sarrerak... 658756403
-
EALZ ATE IREKIEN JARDUNALDIA
ABE 26 ABE 26
Santikurutze Kanpezu eta Urizaharra
EALZ ATE IREKIEN JARDUNALDIA
EALZ ATE IREKIEN JARDUNALDIA
-
LAGRAN KANTARI
ABE 26 ABE 26
Frontón Taberna
LAGRAN KANTARI
EALZ ATE IREKIEN JARDUNALDIA
-
Lagran - Neguko xarabeak eta ukenduak
ABE 13 ABE 13
Lagrango erabilpen anitzeko eraikinean
Lagran - Neguko xarabeak eta ukenduak
Neguko xarabeak eta ukenduak Guillermina Garcia Márquez Pachamama Amalurra Abenduak 13 larunbata 18:00etan Erabilera anitzeko eraikinean



