Berriak

Berriak

Descripción noticias eu

Hemen aurkituko dituzu herritarrentzat interesgarriak diren gaur egungo gertaerak. Kategorien arabera sailkatzeko aukerarekin, albistearen titularra, deskribapena eta datak adieraziz.

Eduki publikatzailea

Lagrango Udala Euskadi Lagunkoiari atxikitzea

Lagrango Udala Euskadi Lagunkoiari atxikitzea

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak sustatu eta Matia Institutuak abian jarritako ekimena da Euskadi Lagunkoia. Helburu nagusi hau du: adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko bidean.

Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak martxan jarritako «Age Friendly Environments Programme» ekimenean oinarrituta dago. 

https://euskadilagunkoia.euskadi.eus/hasiera/

Adineko pertsonak protagonista

Adineko pertsonak euren herrietan eta hirietan ongizatea sortzen lider aktiboak izan daitezen ahalbidetzea.

Herritarren parte-hartzea

Partaidetzako prozesuak sortu eta bultzatzea, herritarrak erabakiak hartzen inplika daitezen.

Jardunbide egokien sarea

Ekimen berritzaileen sarea sortzea, lagunkoitasuna hobetzeko helburuarekin

Eraikuntza kolektiboa

Lankidetzan aritzea adinekoekin, udalekin, saltokiekin, farmaziekin eta gizarte eragileekin, ingurune lagunkoiak sortze aldera.

Partaidetza prozesua, behetik hasita

Behetik gorako parte-hartzea sustatzea da lanaren ikuspuntuaren oinarria: herritar guztien —eta bereziki adinekoen— partaidetzatik hasita, gizarte eragileen eta erakunde pribatuen parte-hartzea eta administrazio publikoen inplikazioa bultzatzea

Lagunkoitasunak 8 esparru nagusi hartzen ditu, eta horien barruan askotariko ezaugarriak hartzen dira kontuan: ingurune fisikoari dagozkionak (garraioa, etxebizitza, aire zabaleko eremuak eta eraikin publikoak), gizarte ingurunearekin lotutakoak (partaidetza eta enplegua, errespetua eta inklusioa, eta gizarte eta komunitate egitura) eta zerbitzuenak (komunikazioa eta informazioa, eta gizarte zein osasun zerbitzuak). Esparru horiek guztiak elkarri lotuta daude. Hala, adibidez, ingurune fisikoak eragina izan dezake osasunean edo partaidetza sozialean, eta informazioak, berriz, baliabideen eta zerbitzuen erabileran..