Berriak
Hemen aurkituko dituzu herritarrentzat interesgarriak diren gaur egungo gertaerak. Kategorien arabera sailkatzeko aukerarekin, albistearen titularra, deskribapena eta datak adieraziz.
Martxoak 8 ko Lagrango Udalaren Adierazpen Instituzionala
2026/03/06
Akordio puntuak:
• Mugimendu Feministarekin batera Zainketen aldeko Herri Akordioarekin bat egitea eta partekatutako espazioetan jorratutako puntuak garatzea, hala nola Zaintza Mahaiak.
• Gobernantza-ereduaren inguruan lan egitea eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko bideak ezartzen jarraitzea, berdintasun-planen, barne-planen eta berdintasunerako ordenantzen bidez.
• Bizikidetzaren gaiari buruzko proiektu bat abian jartzea, kulturarteko eta belaunaldien arteko integrazioa, erakundeetako arduradunekin, langileekin eta eremu desberdinetako kolektiboekin lankidetzan.
• Mugimendu feministarekin eta emakumeen mugimenduekin lankidetzan aritzea
• Bidezko eta berdintasunezko gizartea lortzeko Mugimendu Feministaren ekarpena eta lana aitortzea.
• Euskal Herriko Mugimendu Feministak herri/herrialdeetan bultzatuko duen dinamikarekin bat egitea eta martxoaren 8ko deialdiak babestea, herritarrei bertaratzeko deia eginez.
• Emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboen aurkako indarkeria matxisten erantzun instituzionalerako protokolo-prozesuarekin jarraitzea.
• Emakumeen eta LGTBIQ+ taldeen aurkako indarkeria matxisten sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpainak bultzatzea eta laguntzea jai-testuinguruan.
• Udalerriko emakumeek historian zehar izan duten funtsezko zeregina ikusaraztea eta balioestea.