Agenda

Agenda

Descripción agenda eu

Hemen aurkituko dituzu kategorien arabera programatuta dauden jarduerak. Eguna, ordua, lekua eta prezioa agertuko dira, besteak beste.

Eduki publikatzailea

Lagran_ Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa

Lagran_ Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa

2025/05/21tik 2025/05/21ra

100:00 - 200:00

Lagrango Udalean

Doako

Oficina de Transformación Comunitaria (OTC) de Álava

Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa gara, eta energia-komunitateen eraketa eta garapena sustatzen dugu. Arabako EKBa Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen doako zerbitzu bat da, trantsizio energetikoa bultzatzeko. Gure helburu nagusia bidezko trantsizioa sustatzea da; horretarako, laguntza integrala eskaintzen diegu gure zerbitzuetan interesa duten pertsona guztiei: zabalkuntza, aholkularitza eta laguntza. Gure zerbitzuak herritar gutzien eskura daude. Enpresa bat bazara, ez kezkatu, zuri ere interesatzen zaizu!

Energia-komunitateak oso alternatiba erakargarriak dira energia berriztagarria kontsumitzen hasteko. Baina nola? Autokontsumoa da erantzuna. Zure fakturan aurreztu ahal izango duzu, energia garbia sortu eta zure komunitatea indartu.

Eta askoz gehiago!

Badakigu zalantza asko sortzen ari zaizkizula, normala da. Ez kezkatu, Arabako EKBa zure kuadrillan egongo da dituzun zalantzak argitzeko. Gorde hurrengo data, eta hitzordua eskatu trantsizio energetikoarekin bat egiteko aukerarik onena ez galtzeko.

Zure zain gaude!